ALBUM ZAHARRA

Ostiralean unibertsitatean elkartu ginen Tabakalerako artistekin eta Filipa Cesar-en "The embassy" dokumentala ikusi genuen.

Filipa Cesar, egun Berlinen bizi den artista eta zinemagile Portugaldarra da. Herrialde honek, Guinea-Bissau kolonizatu zuen. Hain zuzen, 40. eta 50. hamarkadan kolono haietako batek ateratako argazkiez dago osatuta ikusi genuen lana. Bertan, tokiko paisaia, pertsona, arkitektura eta monumentuak agertzen dira. Bideoak, ordea, ukitu berezi bat du; Guinea-Bissauko artxibategian lana egiten duen pertsona batek pasatzen ditu haren herrialdeko historia bortitzaren orriak bere ikuspuntu gogorretik kontatuz.

Gu ohituta gaude historia irabazleen edota indartsuenen hitzetatik ikusten eta ikasten eta, lan honekin zapalduen begiekin ikusi genuen historia. Hala ere, aipatu behar dugu hasieran interesgarria iruditu arren, errepikakorra egin zitzaigula eta, agian honegatik, luzea bihurtu zitzaigula. Nolanahi ere, aniztasuna eta eskola gaiekin hausnarketa egitera bultzatu gintuen. Migranteen kasuan berdina egiten dugula pentsatzen dugu, hau da, gure kultura dominantea ezartzen diegu gehienetan, gainera, beraiena baztertzera behartuz. Beraz, gure egin beharra, Filipa Cesarrek egin duen moduan, egindako akatsetatik hausnartu eta ikasi, gaizki egindakoak onartu eta, besteei entzun eta besteak errespetatuz, berdintasuna bultzatzen duen etorkizun justu bat eraikitzea da.

Honez gain, obra hau narratiba digitala denez, gure Lan Modularreko azken emaitzarako inspirazio iturri izan zaigu.

Ondoren, taldeka bildu eta aurreko astean aukeratu genituen argazkiei heldu genien Tabakalerako proiektuari amaiera emango dion gure narratiba digitala sortzen hasteko.


Berdinak ezberdin © Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar