GURE LANEN AURKEZPENAK
Tabakalerarekin eginiko proiektuari amaiera bat emateko, berriro ere Tabakaleran bertan elkartu ginen. Horrela guztiek egindako bideoak aurkezteko aukera izan genuen.
Talde guztiak sala batean elkartu ginen eta bakoitzaren proiektuaren azken emaitzak ikusi genituen. Bideoa erakutsi ondoren, talde bakoitza aurkeztera atera zen; hau da, kideek eginiko bideoa azaldu zuten.
Nabaria da bakoitzak egin edo esan nahi duena eta gero besteok ikusten duguna ez dela berdina. Horrekin esan nahi duguna da, bakoitzaren begirada ezberdina dela eta produktu berdin bat ikusterako momentuan, interpretazio, sentsazio edo emozio anitz eta ezberdinak atera daitezkeela bakoitzaren lekutik.
Saio honetan ikusi genituen bideo gehienak, lehenengo bistan ez zuten bata bestearekin zer ikusirik. Izan ere, batzuk argazki sekuentzien eredua jarraitzen zuten, beste batzuk, dokumental modukoak ziren edota bideoklip antzeko formatua zuten... Hortaz, aniztasun handia ikusi genuen, bai formatu aldetik, baina baita adierazten dutenarekin. Proiektu asko ikustean, galdu xamar ibili ginen, baina ondoren, azalpenak entzutean, bideo askoren helburua ulertzea lortu genuen.
Talde bakoitzak azalpena ematean, Tabakalerako artistek galderak bota zituzten, eta horrekin batera beraien begirada artistikoari esker, beste hainbat interpretazio partekatu zituzten gurekin, oso lagungarriak izan zirenak.
Beraz, ondoriozta dezakegu, puntu beretik abiaturiko proiektu batek, zer nolako aniztasuna erakutsi dezaken. Gure kasuan, azalpen berdina jaso genuen eta talde bakoitzak bere proiektu pertsonala era oso ezberdinean gauzatu du, bakoitzak esparru ezberdinera eramanez eta lana osatuz. Azkenik, esan beharra dugu, ezberdintasuna nabaritu dugula taldeen artean; hau da, 2. mailako ikasleak bi taldetan banatu ginen bakoitzari artista batek eman ziolarik azalpena eta, nahiz eta helburu berarekin eman, bakoitzak emandako erak, ondoren guk bideoa egiteko eran eragin handia izan duela ikusi dugu.
Hortaz, hona hemen gure taldeak lan guzti honen ondoren eginiko proiektuaren azken bideoa: