AINHOA DE JUAN GOIKOETXEA
Gaurkoan, Zegamako Aitxuri Herri Eskolako Haur Hezkuntzako irakaslea den Ainhoa de Juan Goikoetxearen hitzaldia izan dugu. Ainhoak bere lan mundu eta ibilbide akademikoari buruz hitz egin digu. Jakin dugunez, hezkuntzan murgildua dabil ikaste prozesua hasi zuenetik.
Gomendatu digunez eta hitzalditik jaso dugun etekin guztiak kontuan izanez, formakuntza, interesa eta ikasteko gogoak funtsezkoak dira hezkuntza munduan. Hezitzaile izango garen aldetik, uneoro formakuntzan aritzearen garrantzia azpimarratu digu, etengabeko prozesu bat da eta. Beraz, bokazio handia inplikatzen duen lanbidea da.
Garrantzitsua egin zaigu entzutea bere aldetik normala dela galdua sentitzea ikasketak bukatu ondoren, zer egin jakin gabe. Asko enpatizatu dugu honekin, izan ere, ez da erraza bukatu bezain laster irtenbideak bilatu eta aurkitzea edota gure burua non kokatu erabakitzea.
Oso esanguratsua egin zaigu honelako hitzaldi bat izatea, izan ere, errealitatearekin egin dugu topo eta, aberasgarria izan da gugandik hain gertu dagoen norbaiten esperientzia entzutea, gure etorkizunarekin bat etor daiteke eta. Hala ere, bere esperientzia pertsonala kontatzeaz gain, eskolan IKTek duten presentzia edo horien erabileraren inguruko ezagutza izatea ere gustatuko litzaiguke. Izan ere, irakasleak izango garen heinean, IKTek presentzia handia edukiko dute eta garrantzitsua iruditzen zaigu jakitea horiekin zer landu daitekeen eta nola.