BUDA EXPLOTÓ POR VERGÜENZA-ITZIAR ALDAZURI
Buda exploto por verguenza film-dokumentala ikusi ondoren egingo dudan komentario testu hau inklusioarekin lotuko dut. Baina, esan beharra daukat kostata idatziko dudala, izan ere, film-dokumenalan, inklusioa ez den beste egoera latzak ikusi dira eta gogorrak ere.
Bazterketa egoera argi bat ikusten da. Protagonistak bazterketa oso presente du bere bizitzan, gehienbat emakumea delako eta aldi berean maila ekonomiko oso baxuan bizi delako. Honi gehitzen zaio, bizi den lekuko kultura eta pertsonen begirada eta pentsatzeko era oso itxia dela, eta eskubideak ez dituztela pertsonen behar bezala ikusten. Baizik eta, pertsonen egoera sozioekonomiko eta generoen arabera bermatzen dituzte eskubideak.
Hortaz, irakaslearen aldetik ere ezberdintasun eta bazterketa egoerak ematen dira, izan ere, eskola bertako gizartearen isla da, eta hala ikusten da dokumentu osoan zehar.
Dena den, inklusio puntu bat ateratzekotan, ikasleen aldetik badagoela esan dezaket. Hau deigarria egin zaidan egoera bat dela esan beharra det, ikasleak nahiz eta egoera horretan egon eta baliabide edo euskarri gutxi izan, beraien artean errespetua erakusten dute.
Azkenik, hezitzaile izango naizen moduan atera dezakedan ondorioa, horrelako filmak ikustea, gure errealitatean egoera extremo hauek ematen ez diren arren, antzeko bizipenak izan ditzazkegula ohartaraztea da. Hau da, egoera zailetan dauden haurrekin topatuko gara eta hauei inklusioan oinarrituriko hezkuntza bat bermatzea ezinbesteko eginkizuna dela jakin behar dugu. Ez bakarrik hezitzaile moduan, baizik eta sozialki gizarteko partaide garen moduan ere.