LA CHICA DANESA - ITZIAR ALDAZURI 

Film hau ikusi ondoren nik hezitzaile bezala gai honen inguruan egiteko handia dudala pentsatu dut. Izan ere, zoritsarrez gaur egun ere transexualitateari buruz desinformaturik gaudela uste dut eta hau txikitatik landu beharko zen gai bat dela uste dut. 

Hain zuzen ere, gogoan dut nire lanean gai hau atera zela eta zera komentatu zutela. Bere eskolan haurrei neska ala mutila deitu beharrean, potota eta pitito deitzen hasiko zirela, horrela haur bakoitzak genitalak kontuan hartu gabe, bere sexua zein den identifikatzeko aukera izango dute . Pertsonalki ez dakit ideia honekin bat nagoen, baina lankideei hau entzun nienean ilusioa egin zidan, izan ere, gure gizartean aldaketak daudela ikusten det eta aldaketa beti aurrera pauso bat da.

Filmara itzuliaz, garai gogorrak dira eta gaur egun ere oraindik transexualitateak errespetatzen ez diren moduan, garai hartan gutxiago. Guztiak patroi berdinak jarraitu behar zuten, gizarteak ezarritako patroia eta handik ateratzean bizitza gogor bat izatea zigortua zeuden. Hala ere, transfondo oso polita duela iruditzen zait, gogorra da baina indar handia igorri didate pertsonaiak. Transexuala izateaz gain homosexuala izatea ere ez zen garai hartan egoki ikusten edo onartzen ere. Einar txikia zenean bere aitak beste mutil bat muxukatzen ikusi zuenean jo egin zuen eta honek kriston eragina izan zuen bere bizitzan, ez zen umeen jokoa bakarrik izan haratago zijoan, baina bere aitaren erreakzioak, gauza txar bat egiten ari zela transmititu zion. Beraz, txikitatik iada bere buruan nahasteak sortu zitzaizkion, bere identitatea osatzen zuten faktoreak txartzat hartu zituen.

Zentzu honetan ere, irakasleak izugarrizko garrantzia dugula uste dut. Izan ere, kasu honetan, Einarrek txikitatik askatasun osoz bere gorputza eta sentimenduak onartu eta entzuten bazituen, helduagotan edo bera konturatzen zen momentuan, prozesua askoz errazagoa eramango zuen. Aldi berean, inguruko pertsonak bera den bezala onartuko zuten eta bidea askoz errazagoa egingo zioten.

Horregatik uste dut, hezkuntzak egiteko handia duela oraindik ere inklusio honetan, ez bakarrik onartzen edo bisibilizatzen, baizik eta inkluitzen. Hain zuzen ere, etorkizuneko helduak, hau da, oraingo haurrak, beraien umeak heztean ideia edo balore inklusiboak izaten badituzte, guztion bizitzak askoz errazagoak eta errespetuz josiak izango dira.
Berdinak ezberdin © Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar