KIKE AMONARRIZ

Kike Amonarriz, euskal filologian lizentziatutako soziolinguista, umorista eta telebista aurkezlea, izan dugu gaurkoan euskararen, linguistikaren, hizkuntzaren, hezkuntzaren eta komunikazioaren inguruan solasean. Hitzaldian zehar, berak burututako hainbat ikerketen ondorio eta esperientziak kontatu dizkigu, hainbat anekdotekin batera.

Jakin dugunez, badira munduan 7.000 hizkuntza ezberdin. Horien artean aurkitzen dira hizkuntza handiak eta txikiak. Handien artean, ezinbestean daude ingelesa, gaztelera eta frantsesa, txikien artean, berriz, harrigarria iruditu arren, euskara dugu gailurrean. Beste hainbat ideien bitartez, esanguratsua egingo zaigun hausnarketa batera iristeko tresnak eskaini dizkigu Kikek gaurkoan.

Batetik, gure helburua euskara irakastea edo kontrako kasuan, euskaldun aktiboak sortzea den hausnartzera bideratu gaitu hitzaldiak. Euskara bultzatzeko eta mantentzeko asmoz, garrantzitsua iruditzen zaigu gure hezitzaile rolean, komunikazioa era natural batean oinarritzea, hau da; euskara era inposatu batean hitz egin dezaten agintzea ez zaigu biderik egokiena iruditzen. Ustez, gure kultura eta komunikabide linguistikoa nabarmena den moduan, datozen belaunaldiei hizkuntza era aktiboan hitz egiten eta pasioz haren historia eta esanahia uler dezaten da biderik zuzenena eta eraginkorrena.

Horri lotuta, ohartu gara jada ez daudela euskal gazte elebidunak, eleanitzak baizik. Aurreko belaunaldien gehiengoak, gaztelera eta euskara edota bietako bat hitz egiten zuten. Gaur egun, berriz, euskal gazte guztiek hitz egiten dituzte gutxienez, hiru hizkuntza, maila ezberdinetan izan arren. Honen aburuz, eleanitzen inguruan solasean, zalantza nabarmen bat sortu zaigu taldean; zer da eleanitza izatea? Non dago hizkuntza bat menderatzearen muga?

Bestalde, interesgarria iruditu zaigun eta beraren ikuspuntuan jartzea kosta zaigun beste ideia bat aipatu nahiko genuke: "ez genuke euskalkiez hitz egin behar, historian zehar aldatzen doan tokian tokiko hizkerez baizik". Horrekin adierazi nahi izan duena da, euskara, euskara batuan eta euskalkietan banatu beharrean, euskara batuan eta "herrizka" banatu behar dela. Hain zuzen Kikek lau esparrutan banatzen du euskara: euskara batua (Euskaltzaindia), falta zaigun kolokial nazionala, tokian tokiko hizkuntza eta euskalkia. Zailtasunak izan ditugu alderdi hau ulertzean, beraz, ez dugu argi zer pentsatzen dugun horren inguruan, gai konplexua iruditzen zaigu eta.

Azkenik, nabarmena egiten zaigu aipatzea, euskararen historiari buruz ere informazio asko jaso dugula. Bai Kike eta bai gure aburuz, euskarak izan duen biziraupena historian zehar, herriaren maitasun eta pasioari esker izan da batik bat. Honekin, ustez, euskararen jatorria, borroka eta oinarriak ezagutzea funtsezkoa iruditzen zaigu, gure hizkuntza, izate eta kulturari tinko eusteko eta aurrera jarraitzeko, honela, hizkuntza txikiak gal ez daitezen.

Berdinak ezberdin © Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar