GARAI GOGORRAK 

21.03.2020

Garai ezberdin baten aurrean gaude, gure gizartea Pandemia baten aurrean dago eta haurrak egoeraren berri izateko eskubidea dute. Hortaz, nola azalduko diegu Koronabirusaren egoera zail hau? Nola landuko dugu? Nola jarraituko dugu bizitza ahal den neurrian normaltasunean eramaten? 

  • Haurrei Koronabirusa zer den azaldu behar diegu.

Horretarako hainbat pauta gomendatzen ditugu:

Bideoen bidez edo ipuinak kontatuz ere azaldu dezakegu. 
  • Higienearen garrantziaz ohartarazteko ondorengo bideoan ikusten den bezalako esperimentu baten bidez azaldu:
  • Errutinak jarraitzen saiatu.

Horretarako, eskolarekin harremanetan jarraitu eta bertako irakasleak bidalitako lanak egiten jarraitu.

Smartick bezalako plataformak doan online saioak eskaintzen ari dira. Horrela, eskolara joan gabe gelditu diren haurrek matematika online lantzeko aukera izango dute.

https://www.que.es/comunicados/smartick-se-solidariza-con-las-familias-afectadas-por-el-coronavirus-y-ofrece-el-metodo-gratis-15-dias.html

  • Kirola egin

Ongizate Psikologikoaz gain, fisikoa ere zaindu behar dugu bai haurrekin eta baita gurekin ere.

Horregatik, etxean kirola egitea gomendatzen da. Kirola jolas moduan planteatu dezakgu edo helduek dituzten errutinetara moldatu.

  • Lagunekin eta familiarekin harremanak mantendu

Izaki sozialak garen bezala haurrentzat ere oso garrantzitsua da bere inguruko pertsonekin harremanak ez galtzea. Horregatik, gure laguntzaz skype bidez edo beste plataforma batzuen bidez kontaktuak mantentzea oso garrantzitsua da.

Berdinak ezberdin © Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar