BUDA EXPLOTÓ POR VERGÜENZA-LEIRE AGIRRE
Pelikula honetan, Baktay-ek eskolara
joatea desiratzen du eta, pelikula, hara joateko bidean eta eginbeharrekoetan
datza. Afganistango gerra bizimodua agertzen da (argi islatzen da haur
jolasetan non "AEB-tako gerlariek", ahulenak makurrarazten eta bakartzen
dituzten edozein arrazoiengatik) eta protagonista lehertutako harrizko Buda
baten azpian geratutako zuloetan bizi da beste hainbat familiekin, baina
emakume eta umeak soilik agertzen dira bizileku hauetan. Hasieran, gizonezkoak gerrara
joanda edo zeudela pentsatu nuen baina herrian asko agertzen dira,
emakumeak ordea, etxeko lanak egiten eta ur bila joaten agertzen dira.
Kontua da Baktay-ek eskolara joan nahi duela baina lehenengo oztopoa ahizpa txikia zaindu behar duela da; pobrezia da eskolara joateko eskubidearen lehen urraketa. Baktay-ek ordea, uste du ahizparen zaintza arazoa konpontzean eskolara joateko aukera izango duela, baina oker da, pobreak direnez ez du materialik. Nolanahi ere, eskolara joateko gogo handia duenez, ahal den guztia egiten du helburua lortzeko: hara eta hona ibiltzen da materialak trukatuz koadernoa eta arkatza erosteko. Bestalde, aipatu behar da, eskolarako bidea irisgarritasun aldetik analizatuz, argi dagoela ezintasun fisikoa (bereziki hankei afektatzen diena) balu ezingo lukeela hau guztia egin. Hala ere, gogorra da Baktay-ek lagunari eskolara joan nahi zuela esan eta mutikoak "ez duzu eta ez koaderno ezta arkatzik" erantzutea, eskola publikoak hori bermatu beharko lukeelako eta gure gizartean eskolara joateko arrazoia hori ez delako. Hau guztia gutxi balitz, gizarteko matxismoa ere islatzen da filmean, izan ere, lagunarekin eskolara joaten da, baina, eskola segregatuak daude, eta laguna mutilen eskolara joaten denez, Baktay ere mutilenera joan zen, sorpresa eraman zuen ordea, irakasleak eskolatik bota zuenean bera neska zelako. Honez gain, adina ere beste traba bat izan da, nesken eskolara joatean bere mailakoak ez zirela eta bidali egin baitzuten.
Nesken eskolan gertatutakoa deigarria egiten da: horrelako ume txikiei toki bat egiteko eskatu eta inork egin nahi ez izatea. Inpotentzia sentitu nuen etorkizuneko irakasle bezala, irtenbide erraza duen arazo bat inork konpondu nahi ez izatea eta, gainera, gero, zerbaiten truke konpontzea bakoitzak bere buruan soilik pentsatzen duelarik. Bestalde, deigarria egin zitzaidan haurrak eskolara joateko edozer egiten zuela (kilometroak egin oinez, beldurra pasatzea txakurrekin...) eta gero "jarraitu eguzkiari" edo "jarraitu ibaia" esatean "ezingo dut" erantzutea; hau da, ez du heldu baten konfiantza, irakasle batek eman beharko lioken laguntzarik. Hala ere, dudarik gabe, pelikula honetako bi esaldi gogorrenak "inork ez dit irakatsi nahi" eta "hil zaitez, bestela ez zara aske izango" direla iruditu zait. Haurren eskubide bat izanik eskolara joatea, Baktay-ek, gizarte horretan ondo ikusita dauden baldintza batzuk ez dituelako betetzen pentsatzen du lehenengo esaldia eta, bigarrena berriz, bizitza osorako kondenatuta dagoelako esaten dio lagunak, jaio den herrian gerra dagoelako, matxismoa dagoelako, bere kulturarengatik, bere familiarengatik, bere egoera sozioekonomikoagatik... Azken finean, ordea, gizartean inklusiorik ez bada eskolan ere ez da egongo.
Bukatzeko , aipatu behar dut, pelikula ikusi dugun denoi gogorra egin zaigula egoera eta haurrek pena eman digutela. Orain gu gauden egoeran aldiz; eskola eskubidearekin jarraituz eta baliabide eta erosotasun guztiak edukiz, kexatzen gabiltza, baina, denok Baktay-en gogoa izango bagenu gutxiago kexatuko ginateke.