LA CHICA DANESA - LEIRE AGIRRE
Pelikula honetan 1920an girotutako trans baten bizitza kontatzen da: bere sentimendu eta nahien azeleratzea eta trantsizioa; Einarren gorputzean preso dagoen Liliren bizitza. Gerdarekin dago ezkonduta eta biek pinturarekiko zaletasun handia dute, Einarren lanbidea ere bihurtu delarik.
Gaueko festara "emakumez jantzita" joatearen erabakia Einar berak segurtasun osoz hartzen du, izan ere, behingoz, izan nahi duen bezala aterako da gau batez bada ere. Kalera ateratzean ordea, oso deseroso dago eta intseguritate handia du. Gerda, berriz, harrituta agertzen da jarrera honen aldaketaren aurrean, izan ere, horrela mozorrotzea txantxa jolas moduan izango zela hitzeman zuten.
Aipatzekoa iruditzen zait Gerdaren erantzuna aldaketaren aurrean. Nahiz eta hasieran ez onartu, deseroso egon edota erosotasunetik atera nahi ez izan, beti Einarren gainean dagoelako: zer moduz dagoen galdetzen dio gaziki ikusten duenean eta uneoro laguntza eskaintzen dio. Askotan, trantsizio egoeratan, aldaketa hau egiten duen pertsonan bakarrik zentratzen gara kanpokoak, baina, hauek dira aldaketa garbi ikusten dutenak, nor diren eta zer nahi duten lortu dakitenak. Familia eta ingurukoentzat ordea, hasiera batean aldaketa oso gogorra da, orain arte ezagutu duten pertsona, pertsona faltsu bat delako, orain pertsona bera beste izaera eta itxura batekin onartu behar dutelako. Eta familia eta inguruko guzti hauek ere denbora eta laguntza behar dute errealitate berria ulertzeko.
Medikuen aldetik, garbi geratzen da transexualitateari buruz ez dakitela gauza handirik: beste gaixotasun batek eragindako desoreka kimiko bat dela, eskizofrenia duela... baina gogoratu behar da pelikulak 1920-eko egoera islatzen duela.
Einarren zentratuz, inpaktantea da arropa kentzean arnasa nola hartzen hasten den ikustea; askeago da bapatean, nahiz eta organo sexualak tapatzean, erabat aske ez dela ikusten den. Horrez gain, Gerdarentzat posatzean, soinekoa ukitzen duen fintasunarekin inpotentzia transmititzen dit. Lili izateko gogo handi duela ere garbi ikusten da non suizidatu nahi duen Einar izateko prest dagoen denbora luzeagoz, betirako Lili bihurtzeko. Bestalde, harritu nauen esaldia edo hobeto esanda, ulertu ez dudana Einarrek botatako "nik emakume nahi dut izan, ez margolaria" izan da. Ez dakit honekin matxismoa azaleratzen duen edo zer nahi zuen esan.
Amaiera emateko, gizartearen jarrerari buruz hitz egin behar dela iruditzen zait. Pelikulan zehar, transexualitatearekiko barreak, irainak, jipoiak, medikuen ezjakintasuna eta operatu osteko lagunaren "orain benetako emakumea zara" bezalako esaldiak agertu dira. 100 urte pasa eta gero ordea, nahiz eta gauza asko aldatzen joan eta gizartea prestatuago egon horrelako ekintzak ez gertatzeko eta gertatuz gero erantzun egoki bat emateko, zoritxarrez, oraindik ere gertatzen dira halako gertaerak. Jarraian, bideo batean bi adibide uzten dizkizuet. Hauetako batean garbi ikusten da hezitzailearen paperak nolako garrantzia duen.
https://www.youtube.com/watch?v=89h-i06CViI