BIZI ISTORIOA-LEIRE AGIRRE 

Historia, jakin badakigu garaile edo indartsuenek idazten dutela, baina, kasu hauetan, laguntzen ahalegintzen direnak dira besteen kontuak idazten dituztenak. Pertsona hauen intentzioa ona da baina, zergatik tratatzen dituzte objektuak balira bezala? Ikerlariek, dena dakitenaren rola alde batera utzi behar dute eta alde batera utzi behar dutena baita, helburu bezala duten dena dakiten guzti hori ez azalaraztea da; hau da, beraien helburu nagusiak pertsonei laguntzeak izan beharko luke. Eta zailtasunak pertsona hauek badituzte, hauei entzun behar zaie hauek dituzten zailtasunak gutxitu nahi direlako. Horretarako, beraien azalean jarri behar gara sentitu zutena sentitzeko eta ikusteko; modu honetara ulertuko baitugu hobekien.

Nahiz eta "gu" ikerlariak, laguntzaileak edota hezitzaileak izan, momentu batzuetan "ni" bihurtu behar dugu. Baina hori bai, baimen eta errespetu osoz, beraien "ni"-a benetan izatea ez baitugu lortuko, eta hori gutxi balitz; Ibrahima-k dion moduan, bera bizipen gogor guzti horiek berriro sentitzen ari baita gurekin batera. Bestalde, hau hein batean ekiditeko, oso baliagarria iruditu zait "Bizi koadernoa" erabiltzea, horrela idazleak, lasaiago egoteaz gain, gehiago pentsatzeko denbora izango duelako.

Ikerlarien gaiarekin jarraituz, berriro ere ikertuekiko tratamenduari helduko diot. Amets Arzallusek esan moduan, zenbakiak besterik ez dituzte ematen, oso deshumanoa da guztia, pertsonari laguntzen ari zara aldi berean hura kontuan hartu gabe. Gainera, bakoitzaren kasuak "beste bat gehiago" izango balira bezala hartzen dira.

Alegríaren kasuan zentratuz, eskolatik beraren ibilbidea bideratu dute bere iritzia inoiz entzun gabe eta hau oso gogorra izan arren oso ohikoa dela dakigu, guztiok baitaukagu lagunen bat; kurtso bat errepikatu duena, dibertsifikazio edo beste programaren bat egitera behartu dutena, batxilergoa ez egitera "gomendatu" dietena edota selektibitatea egiten utzi ez dietena eskolaren prestigio eta nota onak ez zapuzteko. Hemengo okerrena ordea, beste behin ere erabaki hauek arduradunak, mina eta bazterketa pairatzen ez duten beste "pertsona" batzuk hartutakoak izan direla da.

Bestalde, askotan aipatu ditugu esklusio, segregazio, integrazio eta inklusio hitzak eskolan. Nik, automatikoki hitz horiek bi multzotan banatzen nituen orain arte: bi negatibotan sartzen nituen (esklusio eta segregazioa) eta bi positibotan (integrazioa eta inklusioa). Baina Treviño eta lagunen testua irakurriz, oker nengoela konturatu naiz, guztiak dituzte alde positibo eta negatiboak, baina dudarik gabe, integrazioa uste bezain positiboa ez dela konturatu naiz. Lehen, aurrez nuen iritzia "konformatuko naiz nahiz eta jakin hobetu daitekeela" zen; hau da, "inklusioa hobeagoa da, baina, bueno, integrazioa bere horretan ez da txarra". Alegríaren kasuarekin ordea, integrazioan bazterketak gertatzen direla garbi ikusten da eta ondorio bezala, nahiz eta ez egon hain ziur eta gogorra den iritsi naizen ondoriora iristea, honakoa izan da: ez al daude hobeto beste eskola batean segregatuta, "integratuta" gelatik ateratzen edo gelan aparteko jarduerak eginda eta, lagun gutxirekin egonda baino? (hala ere, berriro azpimarratzen dut inklusioa izango litzatekela honen konponbidea). Azkenean, desberdin bakarra zu izan beharrean, denak zu bezalako desberdinen eskolara joatea idea hobeagoa iruditu zait, eskola "normalek" ez baitute denak desberdinak garela ikusten eta baliabide aldetik urritasun nabarmena dagoelako.

Azken ideiarekin lotuta, Garcia Barrerak aipatzen duen Hezkuntza Behar Pertsonalizatuaren kontzeptua defendatzen dut eta denok defendatu beharko genukeela pentsatzen dut eskola inklusiboa izateko ezinbestekoa dela baitderitzot. Horretarako ordea, kontzientziazioa, inplikazioa eta formakuntza beharrezkoa dira eta, unibertsitatea hau bultzatzen hasteko toki paregabea da, pixkanaka-pixkanaka eskola munduan sartzen hasiko baikara gainontzeko irakasleei gure jakinduriak transmitituz eta denen eskutik eta denentzat kalitatezko eskola inklusiboa eraikiz.

Berdinak ezberdin © Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar