BUDA EXPLOTÓ POR VERGÜENZA-NEREA AIERBE
Buda explotó por vergüenza pelikulak, eskolara joateko desioa duen haur baten istorioa kontatzen digu. Bertan, biolentziaz inguratutako herrialde bat da nabari, pentsamendu eta gizarteko rol eta estereotipo itxiekin, erregimen talibandarraren eskutik.
Afganistango gerra eta bertako egoera protagonista da pelikula guztian zehar, izan ere, Baktay-ek, haur protagonistak, jasaten dituen bortxaketa eta egoera guztiek, bertako erregimen eta egoera sozio-politikoari erreferentzia handia egiten diote.
Pobrezia da nabaria, eta baita emakumearen zaintzaile rola ere. Baktay-ek, pobrezia eta emakume izateagatik, ardura eta bazterkeria handiak sumatzen ditu eskolarizatzeko unean. Batetik, ahizpa txikia zaintzea da lehen oztopoa. Bestetik, eskolan iarduteko material eta diru falta.
Asko islatzen da pelikula honetan, batetik, zein esfortzu egin behar duten haurrek eskolara joan ahal izateko; hala nola, bide luzeak egitea eskolara joateko, edota bidean zehar jasan beharreko beldur eta izuak.
Honek, aniztasunaren harira, honelako egoera batean, gaitasun fisikotatik hasiz, edonork ezingo luke lortu. Batetik, esatekoa da haur baten eskubidea dela eskolaren parte izatea eta bertara joateko baliabideak bere eskura izatea. Baina, egoera honen aurrean, bide luze bat egin behar duen haur batek, nola egingo luke, mugikortasunari dagokion urritasunen bat izango balu? Gainera, emakume izanda ere, bazterketa handia sumatzen da ikasketak jasotzeko unean.
Hezitzaile izango garen moduan, oso gogorra egiten da honelako pelikula bat ikustea, batez ere jakinda, haur asko kondenatuak daudela jaio diren herrian edota egoera politiko eta sozialean honela bizitzeko. Den herrialde eta kultura dela ere, haur guztien eskubideak bermatzea funtsezko baldintza bat iruditzen zait, izan ere, jakin badakigu gerrate batean bizi de hiri batek arazo handiak dituela, baina haur baten beharrak ere badira hezkuntza bat jasotzea, errespetatua izatea eta oinarrizkoak diren baliabideak eskuragarri izatea.
Ondorioz, hezitzaile izango garen aldetik, esatekoa dut errealitate dosi bat ematen duen pelikula bat dela, ohartzeko hezkuntzk aurrerapauso handiak egin dituela, baina asko dagoela aldatzeko, bai herrialde askotan, baita gure pentsamendu, balore eta ekintzetan.