BIZI ISTORIOA-NEREA AIERBE 

Gaurkoan, sakonki hunkitu nauten bi aniztasun eredu ezberdinen inguruan hitz egitera nator. Esatekoa da, bi ereduak oso ezberdinak direla, eta agian horrek eragin dit hausnarketa hau idazteko beharra sentitzea.

Alegríaren kasuan, eskola garaia behar bereziak zituen haurtzat hartu zuten, atzerapenak azaltzen zituela argudiatuz. 22 urterekin, eskizofrenia diagnostikatu eta psikiatrikoan igaro zituen ondorengo urteak. Hau abiapuntutzat izanik, Alegríaren ibilbide eta begiradari garrantzia emanez, jasandako uneak deskribatzen dira.

Batetik, harrigarria iruditu zait, zein bizkor etiketatzen den haur bat bizitzako etapa garrantzitsuenetariko batean egonik. Ez dut sumatu inongo inplikaziorik ingurukoen artean, hau da, irakasle rol bezala, beharrezkoa iruditzen zait haurra eta bere kontestua ulertzea, ezagutzea, arduratzea... testu honetan nabari dut, zein ondorio izan ditzaketen gure ekintzek.

Agian ez dator harira, baina burura etorri zait aitak askota irakurtzen zidan esaldi bat; "Si juzgas a un pez por su habilidad de escalar un árbol, vivirá su vida entera creyendo que es estúpido." Egoera honi begiratuz, antzeko zerbait ikusten dut, haurraren izaera eta bizipenak kontuan izan gabe, agian "atzeratua" zela pentsarazte horrek, haurrak bere barnean hori sinistea eta honi dagozkion jarrerak garatzea ekarri du.

Ez nago ziur, baina askotan uste dut, batez ere gure jardunean, kontuan izan behar dugula nola jokatzen dugun, izan ere, haur edota familia baten bizitza markatu dezakegu horregatik.

Beste alde batetik, Ibrahima dugu. Ezin ukatu, hasieratik interes handia jarri nuela dokumentala ikustean, Amets Arzallus benetan miresten dudalako, oso lan handiak egiten ditu, beti bezala. Oraingoan, Ibrahimek bere istorioa kontatzen digu, izan ere, Ametsek etorkinen begietatik, haien egoera kontatu nahi izan du dokumentalean.

Ibrahima, Gineatik Madrilera iritsi zen bizitza duin baten esperoan. Basamortua zeharkatu eta hainbat sufrimendu jasan behar izan ditu honaino. Bertan, nola bizi duen orain egunerokotasuna eta nola ikusten duen etorkizuna kontatzen du.

Batetik, atzerritarra izateak zein oztopo dituen ikustea oso gogorra egin zait, izan ere, bai etnia, kultura edota hizkuntza direla eta, oztopo handiak ikusi ditu gure gizartean integratzeko.

Bere osotasunean, historia asko duela kontatzeko eta edonork biziko ez lituzkeen esperientziak bizi dituela argi ikusi dut. Ez gara ohartzen zenbat uzten duten bizitza duinago baten esperoan. Bere familia, ingurua, paisaiak, etxea, hizkuntza, kultura alde batera utzi eta bizitza berri eta bakarti bati ematen diote hasiera, bidean zehar aurkitzen dituten sufrimendu guztiei aurre eginez. Baina gu gara haiek baino gehiago sentitzen garenak, noski.

Inpotentzia handia sentitu dut, batez ere, gogoan daramadan esaldi bat esan duenean; !Nik ez dut nire amaren begiek ni ikusterik merezi." Oso gogorra da honelako zerbait entzutea. Jarraian, etorkizunari begira, bere familia eta batez ere bere ama zoriontsu egitea eta haientzat hoberena dena lortzea eskatzen du.

Hau ikustean, ideia soil bat etorri zait burura. Boteretsuak sentitzen gara, bai etorkinekin eta bai edozein aniztasuni dagokionean ere, izan ere, alde batera utzi eta gure komunitatearen parte ez izateko egin beharrekoak eginez.

Hau ikusi ondoren, ondorio argi batera iritsi naiz. Intseguritatez beterik gaude. Bai, ez gara boteretsuak, intseguruak baizik, badakigulako zer dagoen begi horien atzean, esku horien atzean, ematen dituzten pauso horien atzean. Izan ere, gu ez ginateke hain hausartak izango, gure bizitza jokoan jartzeko beste lurralde batera ihes egiteko. Horrek, beldurra ematen digu, ahuldu. Beraz, mespretxatu egiten ditugu.

Bi egoera ezberdin hauek ikusteak oso ongi egin dit hausnartzeko. Izan ere, oso egoera ezberdinak dira baina bien aurrean berdin jokatzen dugu, arroztasunez, bizkarra emanez.

Nik, behintzat, irakasle izango naizen aldetik, zirrara dut, haur guztien historia ezagutzeko, nondik datozen, zer diren eta zer izan nahiko duten jakiteko, laguntzeko eta haien bizitza ahalik eta zoriontsuena izateko. Beraz, bi istorioek begiak ireki dizkidate, konturatzeko, guztiok merezi dugula bizitza duin bat, eskubide eta zoriontasunez beterikoa, izan ere, denok ditugu arazoak gure bizitzan zehar, guztiak ezberdinak, garen bezalakoak, alegia.

Berdinak ezberdin © Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar